Simon Aldazabal herri-igoera jokatuko da etzi goizean

Simon Aldazabal herri-igoera jokatuko da etzi goizean
2022/09/09 eta kitto!
Simon Aldazabal lasterketaren 27. edizioa jokatuko da etzi (irailak 11), goizeko 10:30ean Toribio Etxebarria kaletik irten (Deporren parean) eta Arrateko zelaian helmugaratzeko. Urtero lez, Orbeko bidetik igo beharko dute parte-hartzaileek, bost kilometro eta erdiko ibilbidea egiteko, tartean %20ko portzentaiako aldapak igo eta gero. Izen-ematea doanekoa izango da eta egun berean egin ahal izango da, 09:00etatik aurrera. Amaieran sari-banaketa egingo da eta partaide guztientzako hamaiketako ere prestatuko dute, Betikuak elkartearen eskutik. Eta, urterokoari jarraituz, Urkizuko iturriaren paretik lehen postuan pasatzen denarentzat sari berezia gordeko dute, “beti ere helmugara heltzen bada”.