Skate eta surf-skate ekitaldia egingo da zapatuan

Skate eta surf-skate ekitaldia egingo da zapatuan
2023/03/16 09:05 eta kitto!
Ipar surf eta skate eskolak, Eibarko Udalaren laguntzarekin, skate eta surf-skate ekitaldia antolatu du zapatu goizerako, 11:00etatik 13:30era. Euririk ez bada, ekitaldia Untzagan egingo da eta, bestela, Errebalen.

Ekimenaren helburua herritarren kirol hau probatzeko aukera ematea da (5 urtetik aurreko ume eta helduei zuzenduta dago) eta beharrezkoa izango da kaskoa eta babesak eramatea.

Hastapen-tailerrak egingo dituzte 11:00etatik 12:00etara eta, ondoren, skate libreko erakustaldia egingo dute, trikimailuak, jokoak, lasterketak eta abar. Gainera, musika egongo da eta sariak banatuko dituzte.

Parte hartu ahal izateko edo informazio gehiago lortzeko, 679 513 592 telefonora deitzea gomendatzen dute.

skate-hastapen-tailerrak-eibarren-iparrek-antolatuta-2023-martxoan-w800