Sohaib Abidak Adur Olaizolaren aurkako lehia irabazi zuen zapatuan

0    Kirolak 
Ekhi
Sohaib Abidak Adur Olaizolaren aurkako lehia irabazi zuen zapatuan
2019, Mar 11

Bizitzako borroka garrantzitsuena izan zuen zapatuan Sohaib Abida boxeolari eibartarrak Adur Olaizolaren aurka eta puntuetan irabaztea lortu zuen. Soraluzeko kiroldegian egin zen boxeo-ekitaldian hainbat borroka egon ziren eta horrelako ikuskizun batean parte hartzen zuen lehen aldia zen Abidarentzat. “Lehia parekatua eta ona izan zen”, esan digu Abidak, “hasieran urduri negoen jende asko bildu zelako lehia ikusten, baina irabazi ondoren oso pozik nago eta oso motibatuta horrelako borroka gehiagotan aritzeko”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »