“Super Mario Bros. La película” animaziozko filma izango da Coliseoko karteldegian

“Super Mario Bros. La película” animaziozko filma izango da Coliseoko karteldegian
2023/04/13 13:06
eta kitto!
Asteburu honetarako oihartzun handia izan duen Aaron Horvath eta Michael Jeleni-ek elkarlanean zuzendutako animaziozko filma eskainiko dute umeentzako zinemaren esparruan. Pelikula horrek, ohikoa denez, bi saio izango ditu: zapatuan eta domekan, 17:00etan hasita, eta Antzokian eskainiko dira biak. Hala ere, izango da aukera beste hiru filmez gozatzeko parada: Ben Affleck-ek zuzendutako “Air”, Julius Averyren “El exorcista del Papa” eta David Marquésen “En temporada baja”. “Air” kirol inguruko drama biografikoa 2 Aretoan proiektatuko dute, “El exorcista del Papa” erlijio kutsuko beldurrezkoa Antzokian, kenduta zapatuko eta domekako lehenengoak (horiek 1 Aretoan botako dira) eta umorezko “En temporada baja” kanping batean girotutako komedia 1 Aretoan.