Trafikoan aldaketak egongo dira asteburuko txirrindularitza proben ondorioz

Trafikoan aldaketak egongo dira asteburuko txirrindularitza proben ondorioz
2022/04/05 eta kitto!
Euskal Herriko Itzulia eta Valenciaga Oroitzarrea izango dira protagonista asteburuan, eta horrek trafikoan aldaketak ekarriko ditu barixakuan eta zapatuan.

Barixakuan Itzuliaren 5. etapa jokatuko da Zamudio eta Mallabia artean, eta lasterketa Eibartik pasako da. 17:09ak inguruan, txirrindulariak Elgetatik jaitsiko dira eta Jose A. Mogel, Sostoa, Juan Gisasola, Untzaga, San Andres eta Torrekua pasa ondoren, herria lagako dute Mallabiako helmugara abiatzeko.

Zapatuan Eibar izango da Itzuliko azken etaparen hasiera eta helmuga. Horrela, erdigunea 08:00etan itxiko dute ibilgailuentzat eta Arraterako sarbide guztiak 15:00etan itxiko dituzte. Lasterketa 14:00ak inguruan abiatuko da Untzagatik eta birritan pasako da Eibartik. Lehenengo aldian, 16:07ak inguruan iritsiko da eta Azitaingo industrialdetik Arratera igoko da. Bigarrenean, Maltzagatik Azitainera iritsiko da eta, herria zeharkatu ondoren, Amañatik Arratera igoko da. Etapa 17:30ak inguruan amaitzea espero da.

Domekan, ostera, Valenciaga Oroitzarrearen txanda iritsiko da. Lasterketa 09:30ak inguruan hasiko da Untzagan eta birritan pasako da Eibartik. Lehenengo aldian, 12:20ak inguruan, Ixuara igotzeko. Bigarrenean, Maltzagatik Azitainera iritsiko da eta, herri guztia zeharkatu ondoren, eta Amañatik Arratera igoko da. Lasterketa 13:30ak inguruan amaitzea espero da. Beraz, 11:00etako eta 13:00etako Eibar-Arrate eta Arrate-Eibar autobus zerbitzua bertan behera geratuko da.