Ttatt gimnasioko Ramon Quina Madrilgo I. Nazioarteko Wushu Stagean izan zen

Ttatt gimnasioko Ramon Quina Madrilgo I. Nazioarteko Wushu Stagean izan zen
2022/07/14 eta kitto!
Hilaren 7tik 10era arte Espainiako hiriburua Europako Wushu modalitatearen gune bihurtu zen bertan egin zen I. Nazioarteko Stagean, Portugal, Italia, Suitza eta Espainiaren parte-hartzearekin. Stage hori Kirol Kontseilu Gorenean egin da eta hainbat modalitateko ehundik gora atleta bildu ditu. Ramon Quina Ttatt gimansioko arduraduna ere han izan zen, sanda modalitatea (borroka KO-ren bila) zuzentzen, eta kirol horretako lehen mailako borrokalarien progresioan laguntzen, hemendik aurrerako hitzorduei begira.