Txakurkross-ean Andoni Mayok jaso du aurtengo herriko Kirol Saria

Txakurkross-ean Andoni Mayok jaso du aurtengo herriko Kirol Saria
2022/01/21 eta kitto!
Andoni Mayok bidea egiten dihardu txakurra lagun izaten duen kirol modalitate horretan. Lau denboraldi osatu ditu dagoeneko eta, hasieran “Zeus” txakurrarekin eta ondoren “Dexter”-ekin, gero eta postu hobeagoak lortzen ari da. Korrika egiten zuen jardunari, gainera, azken sasoian ekin dion bizikleta gainekoa ere gehitu behar zaio. Iaz “Dexter”-ekin Euskal Txakurkros Ligako bigarrena izan zen, La Rioja Adopta Ligan hirugarren eta beste podio asko ere zapaldu z