Txaltxa Zelaian egindako jolasekin agurtu zuten Multikirolak ekintza

Txaltxa Zelaian egindako jolasekin agurtu zuten Multikirolak ekintza
2022/05/09 eta kitto!
Aurreko zapatuan amaitu zen ikasturte honetako Multikirolak. Ekintza agurtzeko, Txaltxa Zelaian jarduera anitzak egin zituzten: herri kirolak, jolasak, ginkana eta altxorraren bila, hain zuzen ere. Multikirolak ekintza Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako umeei bideratuta dago eta ikasturtean zehar, urritik maiatzera bitartean burutzen da.