Txapeldunen mailan jokatu zuen Eibar Igerixanek Probintziarteko Ligaren bigarren jardunaldian

Txapeldunen mailan jokatu zuen Eibar Igerixanek Probintziarteko Ligaren bigarren jardunaldian
2022/11/11 eta kitto!
Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian jokatutako Neguko Probintziarteko Ligaren jardunaldi horretan emaitza paregabeak eskuratu zituzten gure herriko igerilariek. Federatuen mailako bederatzi igerilarik eta eskola mailako beste hamarrek osatu zuten Eibar Igerixaneko ordezkaritza. Eta podiumetik jaitsi barik egin zuten jardunaldia, bertan 11 garaipen, bederatzi bigarren postu eta hirugarren bat ere lortu zutelako, horrela banatuta: federatuetan, lau urrezko, zilarrezko bi eta brontzezko bat; eta, eskola mailan, zazpi urrezko eta zilarrezko bi. Honakoak izan genituen euren probetako garaile: Miren Galdos 100 bizkarrean eta 50 tximeletan, Asier Gomez 100 bularrean eta Igor Ruiz 50 librean, federatuei dagokienez; eta Paula Calvo 200 librean eta 100 estiloetan, Ibrahim Benslaiman 100 bularrean eta 100 estiloan, Julen Canales 200 librean eta 50 tximeletan eta Jokin Oneka 50 librean, eskola mailakoen arloan. Aipatzekoa da baita mutilek zein neskek 4x100 metroko erreleboetan lortutako bigarren postuak.