Itzulia Basque Challenge jaio da, World Tour mailako proba zikloturista

Itzulia Basque Challenge jaio da, World Tour mailako proba zikloturista
2022/12/23 eta kitto!
Oceta txirrindularitza probetako antolatzaileak jakitera eman duenez, Itzuliak bere proba zikloturista ere izango  du, Itzulia Basque Challenge izenekoa; apirilaren 9an jokatuko da, proba profesionala amaitu eta hurrengo egunean. Denbora luzez lan egin ostean, Itzuliak bere martxa zikloturista izango du 2023an: Itzulia Basque Challenge Itzulian profesionalek bizitakoaren antzeko esperientzia bizi nahi duten guztiontzako proba izango da. Ibilbide zorrotzak, World Tour azpiegiturak, sarbidea VIP guneetara lasterketa profesionala lehiatzen den bitartean eta beste zerbitzu eta ezusteko asko izango dira: “Helburua Euskadi munduari erakustea da, Itzuliaren markaren bidez, eta txirrindularitzaren zale guztiek esperientzia paregabea bizi ahal izango dute”.

Proba Basque Challenge enpresaren eskutik jaio da eta lurraldea eta txirrindularitza sustatzea du xedetzat, Itzulia Basque Country eta Donostiako Klasikoaren bitartez. Proba zikloturista antolatzeaz gain, talde antolatuak kudeatuko dira, etapen azken kilometroak txirrindulari profesional ohiekin egiteko. Produktu hori Itzuliaz bizikletan disfrutatu eta helmugak VIP gunetik ikusi nahi dituzten talde, enpresa edo grupetei zuzenduta dago.