Udaberri Torneoko hiru partidu izango dira jokoan gaur Astelenan

Udaberri Torneoko hiru partidu izango dira jokoan gaur Astelenan
2023/02/24 eta kitto!
Gaur 19:00etan hasiko den pilota jaialdian eskuz binakako Udaberri Torneoaren barruko hiru partidu eta Gipuzkoako Txapelketaren beste bat izango dira jokoan. Azken hori bigarren partidua izango da eta bertan eibartarren arteko lehia ikusi ahal izango da, infantil mailan: alde batetik Amillategi-Varona bikotea eta bestetik Del Reyk eta Gilek osatutakoa. Aurretik, jaialdiarekin hasteko, kadete mailako norgehiagoka izango da Araolaza-Urkiaga Deporreko bikotearen eta Hernaniko Arretxe-Alberdiren artekoa. Hirugarren partiduan helduen hitzordua izango da eta hor Eibarko Narvaiza-Agirresarobe bikotea ahaleginduko da Villabonako Iraola-Olasagasti menperatzen. Azkenekoan ere Eibar eta Villabonako bikoteen artekoa ikusi ahal izango da, horko horretan kadeteen artekoan: Azpilikueta-Gisasola eibartarrak vs Aranburu-Oñate villabonatarrak.