Udaberri txapelketako lau partiduk osatuko dute gaurko Astelena frontoiko karteldegia

Udaberri txapelketako lau partiduk osatuko dute gaurko Astelena frontoiko karteldegia
2023/04/28 10:15
eta kitto!
Astelena pilotalekuak hartuko duen jaialdia arratsaldeko 18:30ean hasiko da gaur, infantil mailako Eibarko Klub Deportiboko Amillategi-Gil bikoteak Oiartzungo ordezkarien aurka jokatu beharreko partiduarekin. Beste hiru partiduak kaiolaren barrukoak izango dira, hau da, lau eta erdiaren barnean jokatu beharrekoak. Bigarren eta hirugarren partiduak senior mailakoak izango dira eta laugarrena jubeniletakoa. Agirresarobe eibartarrak Oñatiko Perez izango du aurkari bigarrenean, Conde eibartarra eta Aranbarri azkoitiarra nor baino nor jardundo dute ondoren eta, azkenik, Ibon Ibarrak Erauzkin lazkaotarraren kontra jokatuko du. Txapelketako lehen jardunaldian garaile izan ziren senior mailako Deporreko ordezkari biak: Condek 22-10 irabazi zion Zestoan Odriozolari eta Agirresarobek 22-8 Alcantarari Zumaian.

Bestalde, Eibarko Paleta Gomako txapelketaren bigarren edizioa ere azken fasean sartuta dago eta, atzo jokatutako partiduen ondoren, bihar goizean, 10:30ean hasita, Astelenak bi partiduko jaialdia hartuko du: Tota-Yurgui vs Mendibe-Conde eta Zabala-Txirloi vs Iker-Tito.