Udaberritrail jokatuko da domeka goizean Deporretik irtenda

Udaberritrail jokatuko da domeka goizean Deporretik irtenda
2022/05/20 eta kitto!
Kalamua Korrikalari Taldeak antolatzen duen probaren seigarren edizioa biziko da domeka goizerako prestatutako probak. Bi urtetan jokatu barik egon ondoren, berreskuratutako probak 12 kilometro izango ditu eta “zailtasunik ez duenez, bi ordu eta erdian ibilbidea osatzea” espero dute antolatzaileek. 650 metroko desnibela izango duen Udaberritraila goizeko 08:30ean hasiko da Deporren aurretik. Izen-ematea doanekoa da, baina izena eman behar da kalamuakorrikalaritaldea@gmail.com helbidean.