Udalak hiru pantaila jarriko ditu herrian Alcorcon-Eibar partidua ikusteko

Udalak hiru pantaila jarriko ditu herrian Alcorcon-Eibar partidua ikusteko
2022/05/24 eta kitto!
Eibar KE-k Lehen Mailara igotzeko txartela lortu dezake domekan, 20:00etan, Alcorconen aurka eta, zita bereziaren aurrean, Udalak hiru pantaila handi jarriko ditu Untzagan, Urkizun eta Amañan. Horrela, Alcorconera joan ezin dezaketen zaletuek, zuzenean jarraitu ahal izango dute neurketa.