Udalak "Txopitea eta Pakea" emango dio barixakuan Mikel Oyarzabal foballariari

Udalak "Txopitea eta Pakea" emango dio barixakuan Mikel Oyarzabal foballariari
2021/11/02 09:38
eta kitto!
Barixaku arratsaldean emango diote Mikel Oyarzabal foballari eibartarrari Txopitea eta Pakea udaletxeko pleno aretoan. Alkateak gidatuko du ekitaldia eta udal ordezkariak eta futbolaren arloko ordezkariak egongo dira bertan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta aurretik, 18:30ean, Eibarko Errealzaleak peñak harrera egingo dio jokalariari Untzagan eta jendea animatu nahi dute beraiekin bat egitera. Bestalde, pleno aretoko ekitaldia streaming bidez eskainiko dute Udaleko YouTube kanalaren bidez.