Unbeko Kirol Gunearen ateak zabaldu dituzte berriz

Unbeko Kirol Gunearen ateak zabaldu dituzte berriz
2021/12/15 eta kitto!
Eibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Unbeko Kirol Gunea zabalik dago berriro. Aurreko astean euriak eragindako kalteen ondorioz, azken egunotan ezin izan da bertara joan, baina gaur 15:00etan ateak zabaldu dituzte eta, beraz, nahi duenak bertako instalazioak erabili ahal izango ditu, betiko martxan.