Urbat-Urkotronik taldekoak nagusi berriro Orbean jokatutako bibrazio handiko beste partidu batean

Urbat-Urkotronik taldekoak nagusi berriro Orbean jokatutako bibrazio handiko beste partidu batean
2023/03/06 eta kitto!
Azken asteburuan Urbat-Urkotronik klubeko kadete mailakoena izan da Eibarko klubaren partidu ikusgarri eta zirraragarriena. Eta, oraingoan ere, azkenean txanpona Urbaten alde erori zen, ez kasualitatez, “baizik eta ezarritako erritmoari, taldekideen laguntzari, izandako sufrimendu gaitasunari eta borrokarako erakutsitako iraunkortasunari esker”, taldeko teknikoen diotenez. Azken emaitza 10-9koa izan zen eibartarren alde.

Senior mailako A taldea ere nagusi izan zen Iruñean, arazo haundirik gabeko neurketan Waterpolo Navarra 5-11 gainditzeko, “defentsan sendo eta erasoan ideia argiekin” jokatutako partiduan. Seniorretan ere, baina emakumezkoetan, Eibarko taldeak amore eman behar izan zuen Santoñan (14-9). Tradizioz zaila den igerilekuan, eibartarrek aurpegia eman zuten hiru zatitan, baina laugarrenean ezin izan zuten gehiago egin.