Urbat Urkotronik waterpolo taldeek Espainiako 3. Mailako Txapelketak jokatuko dituzte asteburuan

Urbat Urkotronik waterpolo taldeek Espainiako 3. Mailako Txapelketak jokatuko dituzte asteburuan
2021/06/22 eta kitto!
Senior mailako bi talde nagusiek hitzordua dute aste honen amaieran, barixakutik domekara arte, Bartzelonako Vallirana herrian (emakumezkoen kasuan) eta Iruñean (gizonezkoenean) jokatuko diren Espainiako 3. Mailako Txapelketetan. Kasu bietan zortzi izango dira bertan lehiatuko duten taldeak, hiru egunetan lau partiduri aurre eginez. Urbat-Urkotronik-ekoek badute itxaropenik txapela janzteko; gizonezkoen kasuan, gainera, Euskal Herriko Liga irabazi ondoren, dobletea lortzearekin amesten dute.

Davide Cerchik prestatzen duen gizonezkoen talde horrek azken asteburuan jokatutako partiduak ere irabazi zituen, 6-10 Getxon eta 8-9 Iruñean. Horrela, hamahiru jardunalditan porrot bakarra jaso dute eibartarrek eta liga amaieran Askartza B taldeak sei puntu atera dizkio da eta Waterpolo Donostiri bederatzi. Hirugarren aldiz jantzi dute txapela Urbatekoek. Gizonezkoen bigarren taldeak ere gero eta hobeto amaitu du denboraldia, eta azken jardunaldian 12-8 garaitu zuen Sestao B Orbeako igerilekuan.