Urbat Waterpoloaren garaipen garrantzitsua Euskal Ligan jarraitzeko

Urbat Waterpoloaren garaipen garrantzitsua Euskal Ligan jarraitzeko
2016/02/21 eta kitto!
Eibartarrek 14-5 irabazi zioten atzo Orbeako igerilekuan mailari eusteko borroka berean diharduen CDW Navarrari. Emaitza bikaina lortu zuen xakeko Klub Deportiboaren lehen taldeak ere Fomento liderrarekin bina berdinduta. Somos Eibar Eskubaloia 26-39 nagusitu zen Usurbilen eta Avia emakumezkoen senior taldea Leizaran baino gehiago izan zen (30-26). Debabarrenak 8-4 garaitu zuen Ebrosala areto-foballeko 2. B mailako partiduan. Ez da jardunaldi ona izan, bestalde, Eibarrentzato foballean (3-2 galdu zuen Vigon Celtaren aurka), Avia Rugby Taldearentzat errugbian (galtzaile Donostian Bera Berarekin 46-14) eta Katu Kalerentzat saskibaloian (honek ere galdu egin zuen Amara Berrirekin 71-46). Azkargorta eta Azkoitia infantil mailako pilotariek Errendimendu Gipuzkoako Txapelketaren finalerdietara pasatu dira Arrasaten 15-18 irabazi eta gero. Eta Katedralean pilota profesionalari agur esaten zion Xalak eta Martija debutariak 22-21 irabazi zuten lehen partiduan; jarraian, binakako txapelketaren neurketan, Irujo eta Rezusta Bengoetxea eta Untoria baino gehiago izan ziren (22-15). ASTEBURUKO EMAITZA guztiak kontsultatu dezakezue.