Urbatek erraz irabazi zion Murtziari 2. Mailara igotzeko fasearen hasieran

Urbatek erraz irabazi zion Murtziari 2. Mailara igotzeko fasearen hasieran
2022/05/17 eta kitto!
Urbat Urkotronik waterpoloko senior mailako lehen taldeak hasiera bikaina eman zion 2. Maila Nazionalera igotzeko faseari, Leioako Askartza Ikastetxeko igerilekuan Murtziari 16-3 irabazita. Hurrengo norgehiagoka Mallorcan izango dute Davide Cerchiren mutilek, askoz gehiago eskatuko dien bertako taldearen aurka. Partidu hori zapatuan jokatuko da, 17:00etan hasita. Taldeko teknikoek diotenez, “beharrezkoa izango da defentsan adi izatea eta golera iristeko jokoa lantzea”.