Urki klubeko zazpi taldeek partiduak izango dituzte asteburu honetan

Urki klubeko zazpi taldeek partiduak izango dituzte asteburu honetan
2021/04/22 14:17
eta kitto!

Helduen mailako bi taldeek zapatuan jokatuko dituzte euren norgehiagokak: Gorenengo mailakoak Mondragon hartuko du Unbeko goiko zelaian eguerdiko 12:30ean, eta 1. Erregional mailakoa Bergarara joango da, Ipintzan jokatzeko 16:00etatik aurrera.


Jubenil mailako bi taldeek, bestalde, Eibartik kanpo dituzte partiduok, horiek ere zapatuan: Ohorezko mailakoak Azpeitian Lagun Onak-en aurka, 12:00etan hasita, Garmendipen; eta 1. Mailakoak Azkoitian, Anaitasuna aurrean duela, ordubete lehenago, 11:00etan, San Juan futbol zelaian.


Kadete mailako hiru taldeetatik nagusiena, Ohorezko mailakoa, izango da bakarra domekan jokatzen, Unbeko beheko zelaian 10:00etan Arrasate hartuta. 1. Mailako bi taldeek zapatuan jokatuko dute: A mailakoak Azkoitian Anaitasuna bisitatuko du 16:00etan, eta B mailakoak Arrasate jasoko du Unbeko goiko zelaian 18:00etan.