Urpekaritza ikastaroak maiatzean Klub Deportiboarekin

Urpekaritza ikastaroak maiatzean Klub Deportiboarekin
2017/04/28 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko urpekaritza batzordeak bi ikastaro antolatu ditu maiatzerako: bata 2 Izardun urpekaria izateko (CMAS **) eta bestea nazional mailako instruktore izateko (CMAS * instruktore). Aipa- tutako lehen ikastaroko klase teorikoak Deporren bertan eskainiko dira eta bigarrenekoak, berriz, Donostian. Saio praktikoak bulegotik irten eta itsasoan egingo dira eta horretarako behar den materiala (neoprenozko jantziak, urpekaritzarako botilak...) Deporrek ipiniko ditu behar duenarentzat. Ikastaroa egiteko asmoa duzuenok eguenetan eman dezakezue izena Deporren (19:00 - 20:00) edo telefono zenbaki hauetara deituta: 619468046 eta 646948826. Kirol horretan hasiberrientzat, “probatu lehen aldiz ur azpian arnasteko sentsazioak” mezua bidaltzen digute batzorde horretatik.