Vitoria-Deusto etzi Unben RFEF Bigarren Mailara igotzeko lehian

Vitoria-Deusto etzi Unben RFEF Bigarren Mailara igotzeko lehian
2023/05/05 eta kitto!
Behin Liga amaituta, Federazio 2. Mailara igotzeko azken faseari ekin dio Eibar FT-ko filialak. Aurreko asteburuan jokatutako lehen kanporaketako partiduan Deustun husna berdindu eta gero, itzulerako neurketa izango da Unben domekan, 15:30ean hasita. Kanporaketa hori gaindituz gero, Vitoriakoek Basconia eta Leioaren artekoan (lehen partiduan Basconiak 1-0 irabazi zuen) irabazten duenaren kontra jokatu beharko dute, horko itzulerako partidua ere Unben jokatzeko (Vitoria aurretik sailkatu zelako ligan). Eta, kanporaketa horretan ere aurrera egitea lortzen badu, azken kanporaketari egin beharko dio aurre: hor Federazioko 3. Mailako 18 multzoetan sailkatutakoek hartuko dute parte, bi partiduko kanporaketa bakarrean, azkenean erabakitzeko zeintzuk izango diren maila igoko duten bederatzi taldeak.

Joan nahi duten abonatuek egun horretan bertan Unben abonatu txartela aurkeztuz egin ahal izango dute. Denboraldi osoan zehar egin den bezala, ez da sarreren salmentarik egongo, eta sarrera Unbeko ate nagusitik (goiko atetik) egingo da.