Vitoriak ez du liga hasiko asteburu honetan, Eibar Urkok bai

Vitoriak ez du liga hasiko asteburu honetan, Eibar Urkok bai
2020/10/16 eta kitto!
Koronabirusa protagonista izaten jarraitzen du hainbat esparrutan eta, horrela, azken unera arte zalantza izan da Eibar FT-ko bi talde horien parte-hartzea asteburu honetan hasiko den denboraldian. Azkenean, 3. Mailako filialak, Vitoriak, ez du jokatuko Basconiaren aurka Bizkaiko lurretan jokatu beharreko partidua, taldeko jokalari batzuk kutsatuta jarraitzen dutelako. Erregional kategoriako Ohorezko Mailako Eibar Urkok, bestalde, azken egunotako konfinamenduarekin amaitu eta domekan jokatuko du Ligarekin hasteko partidua, Bergarako Agorrosinen, arratsaldeko 16:30etik aurerra.