Waterpoloan Euskal Herriko Kopako bi partidu hartuko ditu Orbeak asteburuan

Waterpoloan Euskal Herriko Kopako bi partidu hartuko ditu Orbeak asteburuan
2020/01/17 eta kitto!
Euskal Herriko 1. Mailako Koparen barruko final laurdenetako bi partidu jokatuko dira gurean oraingoan: gizonezkoen Urbatek gaur bertan lehiatuko du, 21:45ean hasiko den neurketan, Claret Askartza bisitari duela; eta emakumezkoen taldeak WP 9802 taldea hartuko du domekan 15:35ean. Ez dira partidu errazak izango, baina eibartarrek itxaropentsu ekingo diete, iaz lortutako Kopa biak berresteko asmoz.