Xake Eskolaren matrikulazioa zabalik dago Klub Deportiboan

Xake Eskolaren matrikulazioa zabalik dago Klub Deportiboan
2019/09/11 09:28
eta kitto!
2019/2020 ikasturterako Xake Eskolako matrikulazioa zabaldu dute Klub Deportiboko batzordekoek. Izenemate orria Deporren webgunean lortu daiteke eta barixakuetan 18:30etik 20:30era bulegora eraman. Klaseen prezioa 30 eurokoa da hiruhilabeteko eta klubeko bazkide izan behar da klaseak hartzeko. Matrikula egiteko azken eguna hilaren 27a izango da, eta ondoren jakinaraziko zaizkie partaideei taldeak eta ordutegiak.