XIX. Eibarko Kirol Sariak Coliseoan Gabon Zahar egunean

XIX. Eibarko Kirol Sariak Coliseoan Gabon Zahar egunean
2013/12/28 00:00
eta kitto!

Datorren martitzenean, abenduak 31, ...eta kitto! astekariak antolatzen duen Eibarko Kirol Sarien edizio berri batek bere zita izango du Eibarko kirol munduarekin. Hemeretzigarrena izango da. Portalea itxita egongo denez, aurten Coliseoan egingo da lehen aldiz. Eguerdiko 12.00etan hasiko den ekitaldian, modalitate bakoitzean izendatutako kirolariek euren saria jasoko dute; modalitateei dagokienez, 27 sari banatuko dira eta,  horiez gain, sustapen saria, euskarakoa eta ohiko sari berezia, oraingoan Asier Cuevasek jasoko duena. Guztira, beraz, 30. Lerro hauetatik, eibartarroi ekitaldira joateko gonbitea egiteaz gain, parte hartu duten kirol talde guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zorionak irabazleei! Eta baita gure herriko kirol taldeei ere, urte guztian egiten duten lanarengatik.
Honakoak dira 2013ko sarituak:
Sari Berezia: Asier Cuevas
Areto-foballa: Ion Cejuela
Arku tiraketa: Jessica Ots
Atletismoa: Martin Vouilloz
Automobilismoa: Jorge Rodriguez eta Asier Arrillaga
Errugbia: Jon Unamuno
Eskia: Jone Saez
Eskubaloia: Gaizka Bilbao
Foballa: Urko Jubenil mailakoa
Gimnasia Erritmikoa: Ipuruako Infantil Oinarrizko taldea
Golfa: Jose Luis Bilbao eta Antonio Camiño
Herri Kirolak: Gipuzkoa Poliklinika
Hiru Txirlo: Ibai Diez
Igeriketa: Marina Bedia
Judoa: Iker Martinez
Karatea: Paulino Hernandez
Mendia: Joxean Legarda
Pilota: Iñigo Ruiz
Saskibaloia: Imanol Fernandez eta Jorge Sierra
Silbestrismoa: Asier Fernandez
Squash: Jonatan Alustiza
Tenisa: Iker Entrena
Tiro Olinpikoa: Unax Alcalde
Triatloia: Pello Osoro
Txirrindularitza: Julen De Blas
Waterpoloa: Davide Cerchi
Wu-Shu: Sergio Usua
Xakea: Emilio Jose Freire
Sustapen Saria: Tekniker
Euskera Saria: Eibarko Euskal Jokoak