Yoelek eta Canterok bi gol baino ez dituzte jaso 2022an jokatutako zazpi partidetan

Yoelek eta Canterok bi gol baino ez dituzte jaso 2022an jokatutako zazpi partidetan
2022/02/28 eta kitto!
Yoelek eta Canterok Eibarren atea itxi dute eta bi gol baino ez dituzte jaso 2022ko urtarrilean eta otsailean jokatutako ligako zazpi partidetan. Armaginen atea defendatzen duten bi atezainek zazpi partida hauek banatu dituzte (Yoelek 3 jokatu ditu eta Ander Canterok 4) eta Eibarrek bost aldiz mantendu du hutsean bere atea. Urtea hasi zenetik jokatutako neurketetan, Gaizka Garitanoren taldeak 17 puntu lortu ditu 21 posibletik, bost garaipenekin (Almeria, Huesca, Sporting, Girona eta Burgos) eta bi berdinketarekin (Oviedo eta Fuenlabrada).