Zapatu goizean errugbiak hitzordua izango du Unben, Multikirolen barruan

Zapatu goizean errugbiak hitzordua izango du Unben, Multikirolen barruan
2022/02/04 eta kitto!
Aurreko zapatuan Multikirolen lehen jardunaldia egin ondoren, oraingo hau bigarrena izango da. Hiru orduko saioa izango dute, 09:00etan hasi eta eguerdiko 12:00ak arte; aurrekoan, ordutegi berean, hiru taldetan banatu zituzten parte-hartzaileak. Urtero bezala, errugbiak eskoletatik antolatzen diren kirol anitzeko jardunaldietan hartzen du parte, gure herriko gazteenek kirol ezberdinak ezagutzeko, probatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten programaren barruan.