Klub Deportiboaren tabernak astelehenean zabalduko ditu ateak berriro

Klub Deportiboaren tabernak astelehenean zabalduko ditu ateak berriro
2018/01/25 eta kitto!
Toribio Etxebarria kalean dagoen Depor tabernak berriz zabalduko ditu ateak datorren astelehenean, 19:00etan. Aurrerantzean astelehenetik barixakura arratsaldez zabalduko dute taberna, 17:30etik 21:30era, eta aukera egongo da pintxoak eta kazuelatxoak jan edota kafea zein bestelako edariak hartzeko.