Depor taberna astelehenetik barixakura, arratsaldez zabalduko dute, gaurtik hasita

Depor taberna astelehenetik barixakura, arratsaldez zabalduko dute, gaurtik hasita
2018/01/29 eta kitto!
Luzaroan itxita egon den Depor tabernak berriz zabaldu ditu ateak gaur arratsaldean, Klubeko ordezkari eta bazkideen partehartzea izan duen ekitaldian. Gaurtik aurrera astelehenetik barixakura egunero zabalduko dute taberna, arratsaldez , 17:30etik 21:30era. Besteak beste pintxoak eta kazuelatxoak eskainiko dituzte, baita kafea zein bestelako edariak ere.

Tabernaren inaugurazioak Eibarko Klub Deportiboaren 94. urtemugaren bezperarekin bat egin du, hain zuzen ere Klub Deportiboa 1924ko urtarrilaren 30ean sortu baitzen. Gaur egun 2.500 bazkide baino gehiago ditu eta bere lana kirol eta kultura arloko 13 batzordetan banatzen da.

depor zabaltzen 2