KonMari metodoaren oinarriak ikasteko Kokoro tailerra antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak

KonMari metodoaren oinarriak ikasteko Kokoro tailerra antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak
2021/11/08 eta kitto!
Sara Etxebeste KonMari Aholkulari Agiridunaren eskutik murgilduko gara KonMari metodoaren oinarrietan. KonMari metodoa, era laburrean esanda, etxeko espazioak antolatzeko edo ordenatzeko metodoa da, baina Sararen hitzetan askoz gehiago da: "Iraultza izan daiteke. Norberak bere etxea ordenatzen duenean, altzariak, liburuak, arropa... kokatzen ari garenean, hein batean gure barrena ere ordenatzen ari gara. Oharkabean bada ere, baina hala da". Oinarri teoriko arinarekin eta adibide praktikoen bitartez, gaiez gai prozesua gure kabuz egiteko beharrezko baliabide eta ohitura guztiak erakutsiko dizkigu Sarak.

Tailerra azaroaren 24an, asteazkena, izango da ...eta kitto! Euskara Elkartean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara ...eta kitto!-n. Izena emateko telefonoz deitu beharko da (943200918) edo mezua bidali (elkartea@etakitto.eus). Tailerrean parte hartzeak 3€ balio du.

KonMari 3M

KonMari 2M