Kontsumo bulegoak hitzaldia antolatu du komertzialekin nola jokatu azaltzeko

Kontsumo bulegoak hitzaldia antolatu du komertzialekin nola jokatu azaltzeko
2017/06/05 eta kitto!
KIUB Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak "Nola jokatu etxez etxeko saltzaileekin?" izenburuko hitzaldia antolatu du astelehenerako, elektrizitate, gas, liburu eta bestelakoak saltzen dituzten konpainietako komertzialek egiten dituzten eskaintzen aurrean nola jokatu jendeari azaltzeko. Udaletxeko udalbatza aretoan izango da hitzaldia, 18:00etan.
Herritarrei horrelako gaien inguruan zalantzak argitzen laguntzeko zerbitzua eskaintzen duen bulegoa udaletxeko beheko solairuan dago eta 09:00etatik 14:00etara zabaltzen dute. Posta elektronikoa omic-eibar@kontsumo.net da eta telefono zenbakia, berriz, 943203843.

IMG_0955