Kontzertu hirukoitzarekin ospatuko du Eibar KE-k mailari eustea

Kontzertu hirukoitzarekin ospatuko du Eibar KE-k mailari eustea
2016/05/05 00:28
eta kitto!
Eibar kirol elkarteak hurrengo denboraldian BBVA Ligan jarraituko duela eta, hori ospatzeko kontzertu hirukoitza antolatu dute domekarako. Ipuruan Betisen aurkako norgehiagoka amaitu eta gero, 20:00etatik aurrera Untzagan The Vartools, Celtas Cortos eta Juan Magán, hirurak bata bestearen atzetik zuzenean entzuteko aukera izango da, "denboraldia #prim3ran amaitzeko moduko festibalean".

primeran festceltas cortos 2juan magan