Koronabirus kasu berririk atzeman ez bada ere metatutakoen kopurua aldatu da

0    Berriak 
ETA KITTO
Koronabirus kasu berririk atzeman ez bada ere metatutakoen kopurua aldatu da
ETA KITTO 2020, Eka 06

Osasun Sailak bi txosten argitaratu ohi ditu egunero, bata epidemiologikoa (kasu berriak ,metatuak…) hau da epidemiaren garapenari buruzko datuak jasotzen dituena eta bestea asistentziala, hau da ospitaletako altak, ingresoak… jasotzen dituena.

Gaurkoan txosten epidemiologikoa besterik ez dute argitaratu, beraz ez dago ospitaletan ematen ari den garapenari buruzko daturik.

Baina txosten epidemiologikoak, datuen eguneraketa ekarri du eta aldaketak ekarri ditu metatutako kasuen kopuruan. Gaur egun 475 dira metatutako positiboak Debabarrenean eta horrela banatzen dira herriz herri:

debabarrena portzenjaeak web

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »