Koronabirus kasu berririk ez Debabarrenean elkarren segidako hiru egunetan

Koronabirus kasu berririk ez Debabarrenean elkarren segidako hiru egunetan
2020/04/21 eta kitto!
Gaur  Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datu eguneratuen arabera,  Debabarrenean ez dute kasu berririk zenbatu.  Beraz, herenegun bezala, 408 kasu zenbatu dira gure bailaren. Kasu berririk gabeko elkarren segidako hirugarren eguna izango litzateke atzokoa. (Dakizuenez, hurrengo egunean argitaratzen da bezperaz jasotako datuekin osatuta txostena).

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300

Asteburua tartean izanda, inoiz egon izaten denez atzerapena datuak helarazterako orduan, biharko datuek baieztatuko litzateke grafikan antzematen den meseta edo lautada horrentan egonkortzen hasita gauden edo ez.

Hau horrela, honela banatzen dira koronabirus kasuak herriz herri:

Eibar           188
Ermua         154
Elgoibar       36
Mutriku        10
Soraluze      10
Deba                       6
Mendaro         3
Mallabia           1

Ospitaletan 65 lagun daude Covid-19arekin ingresatuta, atzo baino 3 gehiago, 50 Eibarko ospitalean, eta 15 Mendaroko Ospitalean.