Koronabirus kasu berririk ez Gipuzkoan

0    Berriak 
ETA KITTO
Koronabirus kasu berririk ez Gipuzkoan
ETA KITTO 2020, Eka 07

Gaur ere ez du Osasun Sailak txosten asistentzialik argitaratu, beraz ez dugu ospitaletako egoeraren gaineko daturik ekainaren 4tik.

Txosten epidemiologikoak PCR bidez atzemandako 8 kasu berri jasotzen ditu, horietatik 4 Gasteizen eta beste 4ak Bizkaian (3 Bilbon eta 1 Sestaon) eman dira. Jarraitzen du beraz, azkeneko asteetako tendentzia berak, izan ere Gasteizen eta Bilbo eta inguruko hirietan egunero atzematen dira kasu berriak. Gipuzkoan ordea oso bestelakoa da egoera eta ez da apenas kasurik atzeman asteetan. Astelehenetik aurrera, EAEko hiru probientzietan arteko mugikortasuna baimentzen denean, Gipuzkoan eraginik duenedo ez ikusiko dugu.

Eibarrera etorrita, maiatzaren 8tik ez da kasu berririk atzeman eta dagoeneko 4 aste bete dira kasu berririk gabe.

eibar asteka ekainak 6 WEB

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »