Korrika Kulturalaren eskutik "Zura" dokumentala emango dute gaur Coliseoan

Korrika Kulturalaren eskutik "Zura" dokumentala emango dute gaur Coliseoan
2017/04/03 eta kitto!
Gaur 19:00etatik aurrera “Zura” dokumentala emango dute Coliseo antzokian, Korrika Kulturalaren barruan udalaren laguntzarekin antolatutako proiekzioan. Pelikula egitasmo honen helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da. Mª Jose Barriola Baraibarrek sortu, sustatu eta zuzendutako proiektuari lotutako filma Jon Maia Soriak zuzendu du.

https://vimeo.com/149873096