Plazara Dantzara dantzaldi gidatua egingo da gaur 19:00etan Errebal Plazan

Plazara Dantzara dantzaldi gidatua egingo da gaur 19:00etan Errebal Plazan
2022/10/28 eta kitto!
Kezka dantza taldeak eta Udaleko Kultura Sailak antolatuta, Plazara Dantzara dantzaldiak egiten hasiko dira. Lehena gaur bertan izango da, 19:00etan Errebal Plazan. Sanandresetan, Euskal Jaian… egin ohi diren saio bereziei eutsi egingo diete, baina, horrekin batera, gaurkoa bezalako formatu txikiko dantzaldiak aurreikusi dituzte (musikari bakarrarekin edo bikotearekin). Diotenez, “xarma berezikoak izan ohi dira halakoak”. Gaurko dantzaldian lotuan, soltean, sokan, jauziak, ingurutxoak, kontradantzak... dantzatzeko aukera egongo da, Iker Allurren musikarekin eta Patxi Monteroren laguntzarekin.

Bestalde, jakinarazi dutenez, Elgetako Espaloia kafe-antzokiko Herrixa Dantzan saioak berriz abiatuko dituzte eta lehen saioa domeka honetan izango da.