Antxiñe Mendizabal idazleak "Odolekoak" liburuaren gainean egingo du berba "Harixa Emoten"eko saioan

Antxiñe Mendizabal idazleak "Odolekoak" liburuaren gainean egingo du berba "Harixa Emoten"eko saioan
2023/01/16 eta kitto!

Bihar, urtarrilak 17, izango da “Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio berria.  Oraingoan,  Antxiñe Mendizabal izango da Portalea Kultur Etxean Odolekoak liburuari buruz berba egiteko. 19:00etatik aurrera saiora bertaratzen direnek aukera izango dute liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko,.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. Egitasmoa Eibarko Udal Liburutegiak antolatzen du, …eta kitto! Euskara Elkartearekin lankidetzan.

Antxiñe Mendizabal Aranburu (Zumarraga, 1968) euskal idazlea eta kazetaria da. Euskal Herriko historiari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, baita fikziozko beste hainbat ere. Haur eta gazte literatura generoa landu du batez ere.


Liburuaren sinopsia

1941ean hasi eta oraintsu arte, Iruñeko familia baten historia kontatzen digu nobelak, hiru belaunalditan zehar, hiru emakumeren bitartez: Matilde, Teresa eta Amaia, nor bere ama bilatzen eta ukatzen duten hiru matrioxka. Unean uneko modak, gertakariak eta bizimoduak pasatzen dira ispilu ibiltari baten aurretik; gizartearen tenkak, borrokak eta aldaketak ageri dira kronika bizi honetan.