La Taller grabatu eskolakoen erakusketa berria Portalean

La Taller grabatu eskolakoen erakusketa berria Portalean
2023/01/17 eta kitto!
Bilboko La Taller Galeria eta Grabatu Tailerra guneak erakusketa berri bat inauguratuko du  Portalea Kultur Etxean, ostiralean, urtarrilak 20. La Taller gunean parte hartzen duten zenbait artisten obrekin osatutako erakusketa da eta "Beardan bezala (gehienetan)" izena jarri diote. Otsailaren 19ra arte egongo da zabalik, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.

Hauexek dira Eibarko Portalean izango diren artistak: RAMON ARIAS - AITOR ARRIZABALAGA - ARANTZA ARZUA - EVA ARGÜESO - MILAGROS ARGÜESO - YOLANDA CASTAÑEIRA - EVA ESTEBAN - HARTLEY FERGUSON - JOSEBA JUARISTI - LURDES LARRAÑAGA - JOSE ANTONIO LÓPEZ VILLEGAS - ITSASO MANZANO - FERNANDO MARTIN - MAITE MENO - CARLOS MOYANO - DEMETRIO MERINO - MAITE ORTEGA - ALBA TOJO - QUINTINA TORRES - IBAN SAINZ JAIO - ALICIA  SAINZ - MARTA VIELBA -SERGIO YEBRA - MONICA ZORRILLA

Erakusketa honetan Bilboko La Taller grabatu eskolako ikasle batzuen lanak biltzen dira. Ikasle horiek 10 eta 20 urte bitarte daramatzate diziplina horretan, eta, kasu askotan,  ez dira joaten La Tallerrean teknika gehiago ikastera, beren poesia-proiektua garatzera baizik. Tituluak aipatzen du autoritateek (elizakoak edo politikoak) emandako baimena zuen liburu batean hura inprimatzeko eta argitaratzeko zehazten zuen formula. Mailegu poetiko gisa funtzionatzen du, inprentaren  historiarena, grabatuaren ikaskuntzan La Taller erakundeak ortodoxiarekin duen harremanaren berri emateko.