Zabalik dago 19. “Asier Errasti” Film Laburren Jaialdirako izen ematea

Zabalik dago 19. “Asier Errasti” Film Laburren Jaialdirako izen ematea
2018/06/14 eta kitto!
Eibarko Udalak eta Plano Corto Kultur Elkarteak antolatuta, azaroaren 5etik 10ra bitartean burutuko den 19. “Asier Errasti” Film Laburren Jaialdirako izen ematea uztailaren 25era arte egongo da zabalik eta internet bidez egin beharko da udalaren webgunean. Lanak ere web orri horren bitartez igo beharko dira sarera. Plano Corto elkartearen helburua laburmetraiak eta ikusentzunezko gaiak sustatzea eta zabaltzea da eta Asier Errasti film laburren jaialdia – Javier Agirresarobe Saria antolatzen dute urtero udalarekin batera.
Lehiaketaren inguruko informazioa zein izena emateko inprimakia aipatutako helbide horretan daude eskuragarri: https://www.eibar.eus/es/tramites/cursos-concursos-certamenes/xiii-festival-de-cortometrajes-de-eibar-asier-errasti/bases-del-concurso-de-cortometrajes-de-eibar-asier-errasti-2017/view .