Gaur, 19:00etatik aurrera ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute musika eskolako ikasleek

Gaur, 19:00etatik aurrera ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute musika eskolako ikasleek
2017/05/17 eta kitto!
Gaur, 19:00etan hasiko da Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleek Coliseo Antzokian emango duten ikasturte amaierako kontzertua. Eibarko udal musika eskolako  talde  desberdinetako  kideak  jendeaurrean arituko dira, eta ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera izango dute beste behin.

 Sarrerak  3 eurotan egongo dira salgai.