“20.000 especies de abejas”, “¡Vaya vacaciones!” eta “Novembre” jarraitzen dute Coliseoko zine-karteldegian

“20.000 especies de abejas”, “¡Vaya vacaciones!” eta “Novembre” jarraitzen dute Coliseoko zine-karteldegian
2023/05/04 eta kitto!
Aurreko asteburuan Coliseoko zine-karteldegiak izan zituen lau pelikulatik hiruk bere tokia izango dute asteburu honetan ere. James Gunn zuzendariaren “Guardianes de la Galaxia. Volumen 3” izango da laugarrena, zapatuan eta domekan 17:00etan Antzokian eskainiko dutena. Estibaliz Urresolak zuzenduriko “20.000 especies de abejas” filmak hirugarren astez proiektatuko dute, 2 Aretoan, zapatuan bi saioetan (17:00 eta 19:45) eta domekan hirugarren batean (20:00etan). 2 Areto horretan proiektatuko dute Cedric Jimenezen “Novembre” ere, zapatuan 22:30ean, domekan 17:00etan eta astelehenean 19:30ean. Azkenik, Victor Garcia Leonen “¡Vaya vacaciones!” pelikulak 1 Aretoan izango du bere kokagunea, sei saiotan guztira: zapatuan (17:00, 19:45 eta 22:30), domekan (17:00 eta 20:00) eta astelehenean (19:30).