“42 segundos”, “El test”, “After” eta “Tadeo Jones 3” Coliseoan astebururako

“42 segundos”, “El test”, “After” eta “Tadeo Jones 3” Coliseoan astebururako
2022/09/09 eta kitto!
Lau film horiek botako dituzte bihar hasi eta astelehenera arte eskainiko duten zine-programazioan. 1 Aretoan Dani de la Orden-en “El test” pelikula proiektatuko dute, 2 Aretoan Castille Landon-en “After. Amor infinito” filmea eskainiko dute, eta Antzokian Alex Murrull-en “42 segundos” eta Enrique Gato-ren “Tadeo Jones 3. La tabla esmeralda” izango dira. Pelikulek honako ordutegia izango dute: zapatuan 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta, azkenik, ikuslearen egunean, astelehenean, 20:30ean izango da proiekzio bakarra. Umeendako “Tadeo Jones 3. La tabla esmeralda” bakarrik zapatuan eta domekan emango dira, bietan 17:00etan hasita.