Udal Liburutegiak irakurketa bultzatzeko “Irakurtzea, primerakoa!” kanpainari ekingo dio Eibar KE-arekin

Udal Liburutegiak irakurketa bultzatzeko “Irakurtzea, primerakoa!” kanpainari ekingo dio Eibar KE-arekin
2016/04/19 eta kitto!
Udal Liburutegiak eta Eibar KEk bat egiten dute irakurketaren garrantzia azpimarratzeko Irakurtzea, primerakoa!”lemapean. Horretarako hainbat ekintza prestatu dituzte Liburutegian eta bai Ipuruako futbol zelaian bertan.

Apirilak 21, osteguna, 18:30

Eibar KEko bi jokalariren bisita Liburutegira

Klubaren 75. urteurrenaren liburuaren argitalpena aprobetxatuz, bi jokalari Eibarko Udal Liburutegira joango dira bere fundazioaren 109 urteak ospatzera eta, bide batez, Jesús Gutiérrezek egindako 75. urteurrenaren liburua aurkeztera. Eibar KEk ale batzuk emango dizkio Eibarko Udalari Liburutegian eibartar guztien eskura  jartzeko. Bisita hau zabalik egongo da bere idoloak gertu-gertutik ikusi nahi dituzten ume guztientzat.

Apirilak 23, larunbata, 22:05

Liburuaren Nazioarteko Eguna aldarrikatzen duen pankartarekin aterako dira zelaira jokalariak.

Astea ixteko, apirilaren 23ko Deportivo de La Coruña taldearen kontrako partiduan, hasierako hamaikakoak irakurketaren aldeko pankarta erakutsiko du, irakurtzearen garrantziari buruz umeak eta helduak kontzientziatu nahian.

HELBURUAK


  • Irakurketa bultzatzea ohikoa ez den esparru batean; izan ere, irakurketa eta kirola ez dira bateraezinak.

  • Eredugarriak diren Eibar futbol taldeko jokalariak irakurketaren zabalkundearekin lotzea, pertsona askorentzat erreferente dira eta.

  • Eibar KE Fundazioak egiten dituen baloreen zabalkundean irakurketari garrantzia ematea, batez ere gazteen artean.