51. Euskal Jaiak asteburu guztia Eibarko kaleak ekitaldiz beteko ditu

51. Euskal Jaiak asteburu guztia Eibarko kaleak ekitaldiz beteko ditu
2016/05/27 eta kitto!
Gaurtik  (barixakua) domekara arte ospatuko da Eibarren Euskal Jaiaren 51. edizioa eta, urtero bezala, ekitaldi ugari antolatu ditu Eibarko Klub Deportiboak. Hemen daukazue egitaraua:

Barixakua 27
17:00/19:00. Kalian Jolasian. Umeek  ikastetxe jolas-orduetan ikasitako jolasak plazaratuko dituzte egun horretan. Eibarko Bizikletan Plazan.
22:00. "Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua, Untzagako karpan.
00:00. "Mugi panderoa" erromeria taldea. Untzagako karpan.

Zapatua 28
10:00/14:00. Artisau eta baserritarren azoka.
11:45. Herri-kirolak eta bertsolariak. Goiz osoan talopostua. T. Etxeberrian.
18:30. Musika Bandaren Euskal Jaiko kalejira eta kontzertua (19:00).  Untzaga plazan. Kale animazioa Eibarko trikitilari gazteen eskutik.
21:30. Kantu afaria,  Arratek eta Mikelek musikatuta eta ostean erromeria, Jainaga eta Narbaizarekin. Karpan.

Domeka 29
12:00. Euskal Jaiko  kalejira, Urkizutik Untzagaraino: dantza ikuskizuneko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak,  Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak. Baita Euskal Jairako elkartu den aspaldiko txistulari talde ederra ere.                              12:30. Ezpalak dantza jaialdia: ezpata-dantzak.
14:30. Herri bazkaria, Untzagako karpan.
17:00. Erromeria Gathübi taldearekin.
19:00. Larrain-dantza  popularra Untzaga plazan.
20:00. Larrain-dantza popularra Deportiboaren parean.