Edith Piaf abeslariaren bizitza kontatzen duen “La vida en rosa" filma emango dute gaur Portalean (zine-foruma)

Edith Piaf abeslariaren bizitza kontatzen duen  “La vida en rosa" filma emango dute gaur Portalean (zine-foruma)
2017/03/03 eta kitto!
Pagatxa emakume taldeak “La vida en rosa, Edith Piaf” zine-forum saioa antolatu du gaurko. Ekitaldia Portaleko areto nagusian izango da, 19:00etatik aurrera. Olivier Dahanek zuzendutako filmak Edith Piaf (1915-1963) abeslari ezagunaren bizitza kontatzen du. Dinamizatzaile bezala Izaskun Rodriguez Elkorok jardungo du. Parte-hartzea doakoa izango da.

Asteburuko eta hurrengo egunetarako AGENDA ikusteko: http://etakitto.eus/agenda