Agurtzane Intxaurragaren "Tonbola" ikuskizuna eskainiko dute Amañan, bihar 20:00etan

Agurtzane Intxaurragaren "Tonbola" ikuskizuna eskainiko dute Amañan, bihar 20:00etan
2021/07/09 eta kitto!
Hika antzerki taldeak Tonbola kaleko ikuskizuna eskainiko du Amañan bihar 20:00etan. Agurtzane Intxaurragak zuzentzen duen lana umorez eta gizarte-kontzientziaz beteta dago: “Bizitza tonbola bat da, eta guk hankaz gora jarriko dugu zurea. Ez zaigu axola nor zaren, zer zaren, ezta zer izan nahi duzun ere. Tonbola honek zure alde erabakiko du”.

Sarrera doan izango da, baina aforoa zaintzeko gonbidapena eskatuko dute. Gonbidapena aurretik eskuratzeko Coliseoko lehiatilara jo daiteke (astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era) edo Kutxabank zerbitzuaren bitartez ere lor daiteke. Gainerako gonbidapenak ikuskizunera sartzean banatuko dira.


 

Fitxa artistikoa


Egilea: Aktoreen inprobisazioetatik abiatuz, Agurtzane Intxaurragaren dramaturgia.
Testuak: Agurtzane Intxaurraga, Benjamín Jiménez.
Aktore taldea: Eneko Gil, Miren Gojenola, Iñigo Aranburu, Sandra Fdez. Agirre/ Maryse Urruty.
Kolaborazio berezia: Ellach Elhadi, Trekya Ment Gremich, Roberto Tananta Awanari, Sandra Lilia Gonzalez Vasquez.
Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Zuzendari laguntzailea: Jon Ander Alonso.
Musika: Iñaki Dieguez (musika originalak), Bill Martin & Phil Coulter (“Congratulations”), María José de Ceratto & Aniano Alcalde (“Vivo cantando”), Izaro (“La Felicidad”).
Jantzien diseinu eta egitea: Nahia Salaberria.
Panpinak: Urko Redondo Pescador.
Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Oscar de Paz.
Grafikaren diseinua: Santos Bregaña.
Argazkiak: Dani Blanco.
Promozio bideoak: Acrónica Producciones, Pausa Digital eta Kensa Produkzioak.
Talde teknikoa: Eraginstac.
Administrazioa: Asun Etxeberria.
Komunikazioa: Teresa Sala.
Banaketa: HIKA Teatroa (Agurtzane Intxaurraga & Teresa Sala).