Aimar Goenagak bigarren eleberria eman du argitara

Aimar Goenagak bigarren eleberria eman du argitara
2015/07/14 00:00
eta kitto!

Aimar Goenaga eibartarrak Bilbo gorritzera goaz izenburuko eleberria argitaratu berri du. Momentuz interneten, Bubok plataforma digitalean eros daiteke liburua. Eibartarrak idatzi duen bigarren eleberria da hauxe, eta aurretik idatzitako Beti gorriak! Patxaran, Osasuna ta San Fermin izenburukoaren jarraipena da, baina oraingoan protagonistak, Anakotz eta bere lagunak Nafarrotik atera eta Bilboko Aste Nagusian kokatu ditu egileak.